146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorra aldaturik

Ezkabarteko Udalak, 2001eko urriaren 31ko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen, gehiengo osoz onetsi ere, eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren aldaketa. Terrazei, kanpoko zurgintzei eta lurzatien itxiturei dagokie aldaketa hori.

Argitara ematen da Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 115.ean ezarritakoari jarraikiz, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, hala nahi dutenek alegazioak aurkez ditzaten.

Ezkabarten, bi mila eta bateko azaroaren hamabian. Alkatea, Félix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: A0111992