146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1410/2001 FORU AGINDUA, azaroaren 16koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren garbiketa lehiaketa irekiaren bidez kontratatzeko espedientea onesten duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lizitaziorako dei egin du, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren garbiketa kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren garbiketa kontratatzea.

-Esleitzeko era: lehiaketa bidez eginen da esleipena.

-Lizitazio prezioa: gehienez ere 8.700.000 pezetakoa izanen da, BEZa barne (52.288,05 euro).

-Egiteko epea: 2002. urtea.

-Proposamenen aurkezpena: proposamenak Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, Alondegi kalea, 1-2.a, Iruña, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita zortzigarren egun naturaleko 14:30 baino lehen.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

-Proposamenak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak:

3. kartazala, proposamen ekonomikoa biltzen duena, irekitzea: proposamenak aurkezteko ezarririko epea bukatu ondoko hamazazpigarren egun naturalean.

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguak Ingurumen eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuan daude (Idazkaritza Teknikoa), Alondegi kalea, 1-2. solairua, Iruña, eta http://www.cfnavarra.es/medioambiente webgunean.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

PROPOSAMEN EREDUA

Hau sinatzen duena, ........... J/A, adinez nagusia, ..... NAN, .......(e)ko ........... kaleko ..... zk.an bizi dena, bere izenean (edo ......... ordezkatuz, ....... IFZ, ........(e)ko ........... kalea), ........ lanak lehiaketa bidez esleitzeko prentsan argitaratu iragarkiaren eta lizitazio hori arautzen duten klausula tekniko eta administratibo partikularren pleguen jakinaren gainean dago eta hitz ematen du lan horiek burutu eginen dituela aipatu agiriei segituz eta ......... (zenbakiz) ........ pezetaren truke.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0112085