146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R E S O

Aurrekontua aldatzeko espedientea.

Aresoko Udalak 2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aurrekontuz kanpoko kreditu bat sortzeko espedientea onetsi zuen, 2001eko azaroaren 15eko osoko bilkura berezi eta presakoan. Hona hemen laburpena:

Aurrekontuko aldaketa

Kontusaila: 75160102. Izena: bainu eremuko sarbidea sendotu eta zolatzeko obrak. Zenbatekoa: 4.260.084 pezeta.

Finantzaketa iturriak:

Kontusaila: 75505. Izena: bainu eremuko sarbidea sendotu eta zolatzeko obretarako dirulaguntza. Zenbatekoa: 2.226.050 pezeta.

Kontusaila: 5620302. Izena: oihan aprobetxamendua, douglas izeia. Zenbatekoa: 2.034.034 pezeta.

Hori guztia egin da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 212. artikuluari eta hurrengoei jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276. artikulurekin bat, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan 15 egun baliodunetan, nahi duen orok aztertu eta egoki juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik ez bada, espediente hau behin betikoz onetsitzat joko da eta laburpena argitaratzeko tramitea, berriz, betetzat.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Areson, bi mila eta bateko azaroaren hamabostean. Alkatea, Josefa Onsalo Trecu.

Iragarkiaren kodea: A0111991