146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

OROTZ-BETELU

2002rako karga tasak, uraren tasak eta epaitz loteen saria

Orotz-Beteluko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2001eko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko:

1.-Hirilurren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga tasa ezartzea; ezartzen den tasa honek zerga oinarriari aplikatu eta sortuko duen urteko bilketa kuota izanen da bi mila eta bateko ekitaldikoa gehi % 3.

2.-Landalurren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga tasa ezartzea: % 0,55.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga tasa ezartzea: % 2.

4.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako 1 indizea ezartzea zergaren kuota tikienen gainean.

5.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko karga tasa bakarra ezartzea: % 15. Zerga-oinarriari aplikatuko zaio, urteko portzentaje hauen arabera:

-1etik 5 urte bitarte: 2,8.

-10 urte bitarte: 2,7.

-15 urte bitarte: 2,6.

-20 urte bitarte: 2,6.

6.-Ur hornidurarako, urteko tarifa hauek finkatzea:

-Etxebizitzarako hartunea: 3.500 pezeta.

-Industri lokaletarako hartunea: zurgindegiak, okindegiak, zentralak: 3.500 pezeta.

-Nekazaritza eta abeltzaintzako biltegietarako hartunea: 1.200 pezeta.

7.-Etxerako epaitz lote bakoitzeko urtean 1.100 pezetako saria ezartzea.

Erabaki honek 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra paratzen ahal da, aukeran, hurrengo errekurtsoetako bat:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo horretako Sailari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.1. artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; hala eta guztiz, aldez aurretik eta nahi izanez gero, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orotz-Betelun, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian. Alkatea, José María Arcelus Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: A0111989