146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

OROTZ-BETELU

Molino kaleko eraikin batzuen enkantea

Orotz-Beteluko Udalak, 2001eko ekainaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen enkante publikoa egitea, Udalaren jabetzako ondasun hauek -Molino kaleko 4. zenbakian baitaude- besterentzeko:

1 zenbakiko ondasuna.-2. solairuko etxebizitza, 151 m2-koa; eskuinaldeko lokal bat du, 11 m2-koa, beheko solairuan, eta eskuinaldeko ganbara, 32 m2-koa. Hasierako prezioa 7.800.000 pezetakoa da.

4. poligonoa, 85. lurzatia. Hirilurren katastroko 3, 7 eta 9. hiri unitateak.

2 zenbakiko ondasuna.-1. solairuko etxebizitza, 151 m2-koa; ezkerraldeko lokal bat du, 10 m2-koa, beheko solairuan, eta ezkerraldeko ganbara, 28 m2-koa. Hasierako prezioa 9.100.000 pezetakoa da.

4. poligonoa, 85. lurzatia. Hirilurren katastroko 4, 6 eta 10. hiri unitateak.

Enkante hori arautuko duen baldintza plegua lizitatzaileen eskura dago, Orotz-Beteluko Udalaren idazkaritzan.

Proposamenak aurkezteko epea 26 egun naturalekoa da, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Baldintza pleguan ezarritako eran aurkeztuko dira proposamenak, plegu horretan agindutako edukia dutela, Orotz-Beteluko Udalaren erregistroan aurkeztu ere. Ekitaldi publikoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko lehen asteazken baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Orotz-Betelun, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian. Alkatea, José María Arcelus Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: A0111988