146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

OROTZ-BETELU

Olaldeako eskola zena enkantean

Orotz-Beteluko Udalak, 2001eko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, enkante publikoa egitea erabaki zuen, Olaldeako eskola zena besterentzeko. Eraikin hori Udalarena da eta Olaldeako Hiri Ondasunen Erregistroko 4. poligonoko 106. lurzatian dago. Hasierako prezioa 17.056.200 pezeta da.

Enkante hori arautuko duen baldintza plegua lizitatzaileen eskura dago, Orotz-Beteluko Udalaren idazkaritzan.

Proposamenak aurkezteko epea 26 egun naturalekoa da, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Baldintza pleguan ezarritako eran aurkeztuko dira proposamenak, plegu horretan agindutako edukia dutela, Orotz-Beteluko Udalaren erregistroan aurkeztu ere. Ekitaldi publikoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko lehen asteazken baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Orotz-Betelun, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian. Alkatea, José María Arcelus Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: A0111987