146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ERREGERENAKO MANKOMUNITATEA

Oihan enkantea

Erregerenako Mankomunitateak, behar bezala baimenduta, plegu itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lotea: Pilotasoro parajean. 752 pago, 908 metro kubiko zur eta 141 metro kubiko egur egiten dutenak. Balioa guzira: 13.743.000 pezeta.

Eskaintzen pleguak Baztan Balleko Udaleko Idazkaritzan (Elizondo, Baztan) aurkeztuko dira enkantearen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamaborzgarren egun balioduneko 13:00ak baino lehen, plegu bakarrean eta bi kartazal izanen dituelarik:

1. kartazala: Enpresa Sailkapen Agiria, NANaren fotokopia eta behin-behineko fidantza ordaindu izanaren egiaztagiria.

2. kartazala: ereduaren araberako proposamen ekonomikoa.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago Baztan Balleko Udaleko Idazkaritzan.

Enkantea, egun berean 13,30ean eginen da.

Baztanen, bi mila eta bateko azaroaren hamalauan. Mankomunitateko burua, sinadura ulertezina.

ESKABIDE EREDUA

Izen-deiturak: ............, adinez nagusia, N.A.N zenbakia: ..... helbidea, kalea ........, herria ......., telefono zenbakia ......, Erregerenako Mankomunitateak .... zuhaitzen ...oin, .. metro kubiko zur eta .... egur egiten duten oihan aprobetxamendua enkante bidez esleituko zuela jakinik, eta esleipenaren baldintzak ezagutu eta onartzen baititut, aprobetxamendu horren truke ......... (letraz eta zenbakiz) ........ pezeta ordaintzeko prest nago.

(Lekua, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0111982