146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1226/2001 EBAZPENA, urriaren 29koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Blas Hermoso Alameda Dk., lehiaketaren ondorioz, "Ingeniaritza Elektrikoa" jakintza arloko unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

2001eko urtarrilaren 9ko Ebazpenak unibertsitateko kidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketara dei egin zuen. Ebazpen hori urtarrilaren 26ko "E.A.O."n argitaratu zen. Ikusirik epaitzeko izendatuta dagoen batzordeak egin duen proposamena eta abuztuaren 25eko 11/1983 Legean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuan eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 42. artikuluak eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz, errektoreak ebatzi du Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoaren Sailari atxikitako "Ingeniaritza Elektrikoa" jakintza arloan, Blas Hermoso Alameda Dk. Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea. Indarra duten xedapenen arabera dagokion soldata jasotzeko eskubidea izanen du.

Izendapen honek "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitara eman eta interesatua lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izanen ditu behar diren ondorio guztiak.

Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan. Haren kontra bidezko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, "E.A.O."n argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bederatzian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0112048