146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Ernesto Astiz Igoa jaunari ezin izan zaio jakinarazi Osasun zuzendari nagusiak abuztuaren 23an emaniko 1075/2001 Ebazpena, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan xedatu bezala. Horregatik, 30/1992 Legeko 59. artikuluko 4. idatz-zatian xedaturikoa betez, Ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzen dut:

"1075/2001 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak emana, Ana Ciáurriz García andreari Barañaingo Kultura kaleko 7. zenbakian botika bat irekitzeko baimena ematen diona.

Barañainen botika bat irekitzeko eskabideari buruzko F- 420/01 espedientea ikusirik.

Gertakariak:

1. Ana Ciáurriz García andreak, 2001eko apirilaren 3an, Nafarroako Gobernuari eskatu zion Barañaingo Kultura kaleko 7. zenbakian botika bat irekitzeko baimena, Farmaziako Laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legearen babesean.

2. Osasun Departamentuko Osasun Laguntzako Zerbitzuko zuzendariak, 2001eko maiatzaren 8an, F-420/01 espedientea ireki zuen eta Eugenio Izu Belloso Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoko funtzionarioari eskatu zion izapida zezala.

3. 2001eko maiatzaren 15ean, dei egin zitzaion interesatuari espedientea osatu zezan. Horrelaxe egin zuen 2001eko maiatzaren 30ean.

4. 2001eko maiatzaren 3an eta 22an José Antonio Martinicorena Machina eta Pilar Arzoz Lezaun jaun-andreak espedientean agertu ziren, hau Ernesto Astiz Igoa jaunak ordezkaturik, Barañainen diharduten botikariak baitira.

5. 2001eko ekainaren 14an dei egin zitzaien José Antonio Martinicorena Machina eta Pilar Arzoz Lezaun jaun-andreei, bidezkotzat jotzen zituzten alegaziak aurkez zitzaten. Izkribua 2001eko ekainaren 21ean eta 26an hartu zuten, hurrenez hurren.

6. José Antonio Martinicorena Machina jaunak 2001eko uztailaren 3an adierazi zuen ez zuela asmorik alegaziorik aurkezteko. Pilar Arzoz Lezaun andreak ez zuen izkriburik aurkeztu.

7. Aurkeztu diren agiriek kontu hauek denak biltzen dituzte: botikaren ezaugarriak, eraikuntzaren norainokoa, kaleko sarbideak, hurbilen dauden botiketarako aldea, 150 metro baino gehiagokoa dena, irekirik dauden botiketara, baimenduak direnetara eta Ana Ciáurriz García andrearena baino lehen aurkezturiko beste eskabideetan aipatzen diren botiketara.

8. Instruktoreak, 2001eko uztailaren 17an, botika berria irekitzeko baimena emateko Ebazpenaren proposamena igorri zuen. Osasun Laguntzako Zerbitzuko zuzendariak berretsi egin zuen.

Zuzenbideko arrazoiak.

Lehena.-Farmaziako Laguntzari buruzko Foru Legeko 27. artikuluko 3. idatz-zatiaren arabera, baimentzen diren botika guztien arteko aldea, gutxienez ere 150 metrokoa izanen da, oinezkoendako biderik laburrenetik neurturik.

Bigarrena.-Botikak Farmaziako Laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Legeko hirugarren xedapen gehigarrian eskatzen diren baldintzak betetzen ditu.

Hirugarrena.-Administrazio espedientea izapidatzeko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legean, hori aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean eta horiekin bat datozen xedapenetan ezarririko aginduak bete dira.

Laugarrena.-Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari

eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 42. artikuluko 6. idatz-zatian eta hori aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoaren arabera, bidezko da prozedura izapidatzeko ezarririko gehieneko epea luzatzea, kontuan hartuz 2001eko apirilaren 3az geroztik eskabide asko ere asko aurkeztu direla, 800 baino gehiago. Izan ere, Osasun Departamentuak, baliabide osagarriak erabilirik ere, ezin izan du haien gainean Ebazpenik eman epearen barruan.

Horrenbestez, Osasun kontseilariak irailaren 6ko 229/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ana Ciáurriz García andreari baimena ematea Barañaingo Kultura kaleko 7. zenbakian botika berri bat ireki dezan.

2. Ana Ciáurriz García andreari eskatzea, Ebazpen hau hartzen duenetik hiru hilabeteko epean, obrak hasiak daudela froga dezala, uztailaren 16ko 197/2001 Foru Dekretuko 8. artikuluko 2. idatzi-zatian aipatzen diren agiriak aurkeztuz.

3. Ana Ciáurriz García andreari aditzera ematea ikuskatzailearen bisita eskatu beharko duela, jakinarazi eta biharamunetik sei hilabeteko epean, Farmaziako Laguntzari buruzko azaroaren 16ko Foru Legeko 26. artikuluan eta uztailaren 16ko 197/2001 Foru Dekretuan xedatu bezala.

4. Ebazpen honen aurka bidezko da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluetan eta lege hori aldatzen duen uztailaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoaren arabera.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Ana Ciáurriz García andreari, José Antonio Martinicorena Machina jaunari, Ernesto Astiz Igoa jaunari, Nafarroako Botikarien Elkargo Ofizialari, Osasun Laguntzako Zerbitzuari, Osasun Departamentuko Ikuskatzailetza eta Araubide Juridikoaren Atalari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazi Prestazioen Zerbitzuari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita batean.-Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz.".

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamahiruan.-Idazkari teknikoa, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: A0111917