146. ALDIZKARIA - 2001eko abenduaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2001eko azaroaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Foruzaingoko ofiziala izateko lanpostu bat betetzeko izendapena egiten duena.

2000ko martxoaren 13ko ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Foruzaingoko ofiziala izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (2000ko apirilaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 41. zk.).

Behin oposizio-lehiaketako lehiaketaldia, oposizioaldia eta prestakuntza ikastaroa bukaturik, epaimahaiak proposatu du José Mario Zunzarren Angós jauna izendatzea, probak gainditu dituen izangai bakarra baita; beraz, deialdiko 8.3 oinarrian xedatutakoa betez, bidezko da izendapena egitea.

Horrenbestez, eta urriaren 13an Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. José Mario Zunzarren Angós jauna izendatzea Foruzaingoko ofiziala izateko lanpostua betetzeko, bera baita oposizio-lehiaketa gainditu duen bakarra.

2. Izangai izendatuak lanpostuaren jabetza hartu beharko du hamar egun naturaletan, izendapena jakinarazten denetik aitzina. Ezinbesteko kasuetan salbu, hori egiten ez badu, mailaz igotzeko eskubidea galduko du.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari, epaimahaikideei, Barne Zuzendaritza Nagusiari, dagokion kontu-hartzaileari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileri eta Lan Harremanen Zerbitzuei, Osasun Laguntzaren Atalari eta Langileriaren Araubidearen Bulegoari.

4. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: a0112038