143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T U R E N

Ordenantza fiskaletako aldaketa behin betikoz onetsirik

Iturengo Udalak, 2001eko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, ordenantza hauetako aldaketa hasiera batean onestea erabaki zuen: Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (5. artikulua) eta Auzolana eta bidelana arautzen dituen ordenantza (8. artikulua).

Behar zen iragarkia irailaren 5ean argitaratu zen, 2001eko 108. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta argitaratu eta biharamunetik jendaurrean egon da hogeita hamar egunean, epe horretan inork alegaziorik aurkeztu ez duela. Hortaz, Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, delako ordenantzak behin betikoz onetsitzat jo dira, izan ere horrela erabaki zuen Udalak, 2001eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran. Horrenbertzez, argitara ematen da aldatutako artikuluen testu osoa.

Iturenen, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian. Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. art. Ordenantza hau gobernatuko duten tarifak hauek dira:

Udalaren edozein agiriren kopiak eta fotokopiak: 0,10 euro (17 pezeta) orri bakoitzeko.

Agirien konpultsa: 0,20 euro (33 pezeta) orri bakoitzeko.

Ziurtagiriak: euro 1 (166 pezeta) ziurtagiri bakoitzeko.

ORDENANTZA, AUZOLANA ETA BIDELANA ARAUTZEN DITUENA

8. art. Auzolana, urtean, elkarren segidan egonen ez diren hiru egunetan egin behar da gutienez. Interesatuaren ordez bertze pertsona batek egiten ahal du auzolana, beti ere horretarako egokia baldin bada eta bere borondatez egiten baldin badu. Orobat, auzolanaren librantza egin daiteke dirua pagatuz: 2002an 18 euro (2.995 pezeta) auzolan bakoitzeko.

Aldaketa honek 2002ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta erabateko eragin juridikoak izanen ditu haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

Iragarkiaren kodea: A0111710