143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E R I N

Aurrekontuko aldaketen hasierako onespena

Udal honek 2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean, 1 zenbakiko espedientean, zenbait aldaketa hasiera batean onestea erabaki zuen, 2001eko urriaren 18an eginiko osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284.2 artikuluetan xedatutakoa betetzeko asmoz espedientea Udaletxeko Idazkaritzan jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina epe horretan herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Fotu Legearen 214.2 eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276 artikuluetan xedatutakoa betetzeko asmoz argitara ematen dena.

Aipatutako jendaurreko epean erreklamaziorik jasotzen ez bada, espediente hau behin betikoz onetsirik geratuko da.

Lerinen, bi mila eta bateko azaroaren zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0111931