143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Musika Eskola Zerbitzua emateagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskala hasiera batez onestea

2001eko urriaren 25ean Udalbatzak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1. "Isidoro Fagoaga" Musika Eskola zerbitzua emateagatiko tasa zergatzea.

2. "Isidoro Fagoaga" Musika Eskola zerbitzua emateagatiko tasa arautzen duen Ordenantza fiskala hasiera batez onestea.

3. Aipatutako Ordenantza jendaurrean paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertu eta erreklamazio, aitzakia eta oharrak jartzeko aukera izan dezaten.

4. Erreklamaziorik, aitzakiarik eta oharrik egiten ez bada, aipatu denbora pasatu ondotik, ordenantza hau behin betikoz onetsi dela ulertuko da.

Beran, bi mila eta bateko azaroaren hamahiruan. Alkatea, J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0111930