143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A G O I T Z

Deialdia, herriko "Kultur Etxea eraikitzeko" lanak esleitzeko. Lehiaketa Publikoa

Azaroaren 15ean egindako Osoko Bilkuran hartutako akordioari jarraikiz, "Kultur Etxea eraikitzea" izeneko lana esleitzeko lehiaketaren deialdia egiten da.

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak kontratatzea.

-Esleipen mota: lehiaketa publikoa, irekia, presako tramitazioarekin.

-Kontrataren gehieneko aurrekontua: 277.546.673 pezeta, B.E.Z. barne

-Exekuzio epea: 18 hilabete

-Proposamenak non aurkeztu: Agoizko Udaletxeko bulegoetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamahirugarren egun naturaleko arratsaldeko ordu bata arte. Egun hori balioduna ez balitz, epea hurrengo egun baliodunean eta ordu berean bukatuko litzateke.

-Behin-behineko fidantza: lizitazioaren aurrekontuaren % 2.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza administratiboen pleguan agertzen direnak.

-Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Udaletxeko bilkura aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aitzina, hirugarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Baldintza Administratibo eta Teknikoen Pleguak lizatatzaileen eskura daude Agoizko Udaletxean eta Rubio Paperdendan ere, Bergamin kalea, Iruñea

Agoitzen, bi mila eta bateko azaroaren hamaseian. Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: A0111929