143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

N A Z A R

Hasierako onespena Udal Planari

Nazarko Udalak, 2001eko irailaren 19an egin osoko bilkuran, Hirigintzako Udal Planeamendua hasiera batez onestea erabaki zuen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, Udal Planaren proiektua jendaurrean egonen da udal bulegoetan, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan hura aztertu eta, hala bada, bidezko alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Nazarren, bi mila eta bateko azaroaren hamalauan. Alkatea, Alfredo Montoya Bujanda.

Iragarkiaren kodea: A0111928