143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2001eko aurrekontuko aldaketen hasierako onespena. 2/2001 Esp.

2001eko irailaren 25eko Batzarre Orokorrean honako erabaki hau hartu zen: "Idazkari-kontuhartzailearen txostena ikusi ondoren, 2001eko aurrekontu arruntean ondoko aldaketak hasiera batez onestea erabaki da aho batez:

1. Kreditu bereziak 7.818.029 pezetako zenbatekoarekin.

2. 2000ko kontuak onetsi ondoren, kreditu-gerakinak gehitzea, 127.808.500 pezeta (Uraren Organoa) eta 21.804.772 pezeta (H.H.S.en Organoa).

Espedientea jendaurrean paratzea 15 egun baliodunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Erreklamaziorik ez bada, ulertuko da behin betiko onesten dela".

Hau dena jakitera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276 eta 284 artikuluetan eta honi dagozkion Nafarroako Toki Ogasunari buruzko Foru Legearen artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

Lakuntzan, bi mila eta bateko azaroaren hamabian. Lehendakaria, José Manuel Leitza Razkin.

Iragarkiaren kodea: A0111895