143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

2000ko herri azpiegituraren obren planeko lanak kontratatzeko lehiaketa

-Modalitatea: lehiaketa irekia.

-Xedea: 2000ko Herri Azpiegituraren Obren Planeko lanak gauzatzea: sareak berritzea eta zolaketak: Berroeta, Arizkun, Elizondo.

-Mota: lan horiek kontrata bidez burutzeko aurrekontua 212.629.534 pezetakoa (1.277.929,24 euro) da, BEZa barne.

-Enpresa sailkapena: E-1-d, G-4-c eta I-1-b.

-Proposamenen aurkezpena: udaletxe honetako erregistro orokorrean aurkeztu behar dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hogeita sei egun naturaleko epean.

-Behin-behineko fidantza: Baztango Udaleko Gordailuzaintzan 4.252.590 pezeta (25.558,58 euro), dirutan edo legezko abalaren bidez utzi izanaren frogagiria.

-Dokumentuak: klausula administratibo partikularren pleguan agertzen direnak.

-Proposamenen irekiera: aurkeztutako proposamen ekonomikoak Baztan Balleko etxean irekiko dira, jendaurreko ekitaldian, proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunetik, hamargarren egun balioduneko eguerdiko ordu batean.

Klausula administratibo partikular eta teknikoen plegua, bai eta lanaren proiektua ere, lehiatzaileen eskura daude, Elizondon dagoen Baztan Balleko etxeko bulegoetan.

Baztan, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena ........, bizilekua .........., helbidea ........., N.A.N. zkia. ......., nire izenean edo ondoko hau ordezkatuz ...... (idatzi dagokiona) ............ lanen kontratua lehiatzeko proiektua nahiz klausula administratibo partikularren plegua ezaguturik, lan horiek osorik egiteko konpromisoa hartu dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta ......... (letraz) .......... pezetatan, gehi BEZari dagozkion .... (letraz) ........., guztira ....... (letraz eta zenbakiz) ....... egiten baitute.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0111892