143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

Ordenantza fiskalen hasierako onespena

Ultzamako Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2001eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran:

"Ordenantza fiskalen gaineko espedienteari dagokion dokumentazioa ikusirik.

Eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Erabaki da,

1. Ondotik aipatzen diren ordenantza fiskal hauek onestea:

-Ordenantza fiskal orokorra.

-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Irekitzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

-Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunetan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean agertuta, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio edo oharrak aurkez ditzaten.

3. Erreklamazio edo oharrik aurkezten ez bada, erabakiaren 1. puntuan aipatzen diren ordenantza fiskalak behin betikoz onetsitzat joko dira."

Larraintzarren (Ultzama), bi mila eta bateko azaroaren hamabian. Alkate udalburua, Julio Indaberea Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A0111890