143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

Oihan enkantea

Ultzamako Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra.-"Ostapitz" alderdian, 1.655 pago, 280 m3 zur eta 272 m3 enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 2.031.480 pezeta (% 4,5 barne, BEZagatik).

Proposamenak, bukaeran agertzen den eredu ofizialaren araberakoak eta baldintzen pleguko 2. oinarrian ezarritako agiriekin batera, Ultzamako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabosgarren egun naturaleko eguerdiko ordu bietan bukatuko den epearen barnean.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun naturaleko eguerdiko hamabietan irekiko dira proposamen ekonomikoak.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen plegua udal idazkaritzan daude.

Ultzaman, bi mila eta bateko azaroaren hamabian. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..........., bizilekua: ........, helbidea: .........., telefonoa: ......., N.A.N.edo I.F.Z.: ........

Bere izenean edo halako enpresa ordezkatuz: .......... (Behar dena jarri)

Enpresaren sailkapen agiria: ..................

Ultzamako Udalak onetsi baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguari eta Nafarroako Gobernuko Natura Zaintzeko Zerbitzuak ezarri baldintza teknikoen pleguari jarraikiz, esleituko den oihan lotea, .......... (mota eta kopurua jarri) zuhaitzek osaturikoa, salduko dela jakinik, baldintza horien guztien berri dut eta onartzen ditut eta aprobetxamendu hori .......... (letraz eta zenbakiz) ........... pezetaren aldera eslei dakidan eskatzen dut, aipatu baldintza pleguei hertsiki lotuz.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0111889