143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

2002rako karga-tasak

Ultzamako Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2001eko azaroaren 7an egin osoko bilkuran:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Erabaki da:

1. 2002ko ekitaldiko udal zergetarako ondoko karga-tasak, indizeak eta ehunekoak finkatzea:

-Lurraren gaineko kontribuzioa

Hirilurreko ondasunetarako urteko karga-tasa % 0,1903 izanen da.

Landalurreko ondasunetarako urteko karga tasa % 0,2643 izanen da.

-Eraikuntza instalazio eta obren gaineko zerga

Urteko karga-tasa % 2 izanen da.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:

1 indizea aplikatuko da gutieneko kuoten gainean.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Sortzapena egiteko unean lurrak duen balioaren gainean ondoren zehazten diren ehunekoak aplikatuko dira:

Batetik bortz urte arteko aldia: 2,2.

Hamar urte arteko aldia: 2,1.

Hamabortz urte arteko aldia: 2,0.

Hogei urte arteko aldia: 2,0.

Urteko karga tasa % 13 izanen da.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea."

Erabaki honen aurka, ondoko errekurtsoetako bat jartzen ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazio-auzietarako sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Larraintzarren (Ultzama), bi mila eta bateko azaroaren hamabian. Alkate udalburua, Julio Indaberea Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A0111888