143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Orkoiengo 0-3 urtekoendako Haur Hezkuntzako ikastetxerako obrak presako tramitearen bidez esleitzeko lehiaketa

-Kontratuaren xedea: Orkoiengo 0-3 urtekoendako Haur Hezkuntzako ikastetxerako proiektua egitea.

-Obrak egiteko epea: zazpi hilabete, zuinketa egiaztatzeko akta egin eta biharamunetik hasita, erreserbarik ez badago.

-Hasierako prezioa: 91.717.141 pezeta (551.231,12 euro), BEZa barne.

-Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren ehuneko 2.

-Behin betiko bermea: esleitzeko prezioaren ehuneko 4.

Agiriak interesatuen eskura daude Iruñeko Paulino Caballero karrikako 38ko Copy Print dendan.

-Eskaturiko sailkapena: C taldea, 2 edo 6. azpitaldeak. E kategoria.

Eskaintzak Herriko Etxeko erregistro orokorrean aurkezten ahalko dira, bulegoko orduetan, larunbatetan izan ezik, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamahiru egun naturaleko epean.

-Proposamenak non eta noiz irekiko: proposamenak Herriko Etxeko ekitaldi aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hirugarren egun balioduneko 13:00etan.

Proposamenak aurkezteko era: kartazal itxi batean aurkeztu beharko dira. Hartan hau adieraziko da: "Orkoiengo 0-3 urtekoendako Haur Hezkuntzako ikastetxerako obrak presako tramitearen bidez esleitzeko lehiaketan parte hartzeko proposamena".

Kartazal horrek, handia izanen denak, bertze bi kartazal edukiko ditu barnean, A eta B, biak itxita, aurreko atalean aipaturiko inskripzioa eta azpititulu bat izanen dituztenak.

A kartazalak "Kontratistaren nortasuna eta ezaugarriak eta ordainduriko bermea frogatzen dituzten agiriak". Agiri hauek bilduko ditu:

a) Kontratistaren edo haren legezko ordezkariaren nortasun agiri nazionala.

b) Ahalordetze eskritura, askietsia eta legeztatua, beharrezkoa bada, bertze inoren izenean jardunez gero.

c) Merkataritza Erregistroan inskribaturiko merkataritza sozietatearen osaeraren titulua, edo osaeraren agiria, estatutuak edo sorreraren akta, kasuan kasuko erregistro ofizialean inskribatua, hala bada.

d) Jarduera ekonomikoen gaineko zergako agiria.

e) Enpresariaren adierazpen arduratsua, eredu honen arabera: ez dagoela 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuan aipatzen diren bateraezintasun arauetan aipatzen diren kasuetariko batean ere, ez eta Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren 20. artikuluan kontratatzeko ezartzen den debekuan ere.

Gizarte Segurantzarekin eta ogasun publikoarekin zerga guztiak pagatu dituela eta hitz ematen duela hori frogatuko duela esleipena hartzen badu.

f) Kaudimen ekonomiko eta teknikoa:

Kontratistaren sailkapenaren bidez frogatzen da. Enpresa sailkatuen erregistro ofizialak luzatzen du sailkapen horren agiria.

g) Behin-behineko bermearen ziurtagiria.

"Kontratuaren eskaintza ekonomikoa" izeneko B kartazalak hau eduki beharko du:

A) Proposamena, eredu honen araberakoa:

Izena: .........., helbidea: .........., NAN: ....... (non eta noiz luzatua: ...........). Nire izenean edo ......(r)en izenean, ....(e)ko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri zen lehiaketaren deialdiaren berri izanik, parte hartzen dut eta hitz ematen Orkoiengo 0-3 urtekoendako Haur Hezkuntzako ikastetxerako obrak eginen ditudala.

Eta solemneki adierazten dut:

Kontratua esleitzeko klausula pleguan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Pleguetako klausulak eta haien ondoriozko eginbehar guztiak osorik onartuko ditudala, kontratuaren esleipena hartzen badut.

Hitz ematen dudala obrak ........ pezetaren truk (....... euroren truk) (letraz eta zenbakiz) egiteko, BEZa barne.

Proposamen ekonomikoa eransten dudala, kontusailetan sailkatua, proiektuaren obra unitate guzti-guztien prezio unitarioak agertuz.

Eskaturiko agiriak aurkeztu ditudala.

(Tokia, eguna eta ahaldunaren sinadura)

B) Memoria:

Memoria bat aurkeztu beharko du. Hartan, betebeharrak eta kontratazio organoak 10. klausularen arabera baloratu beharreko kontuak agertuko dira, hala nola: baliabide teknikoak, egiteko epea, erabileraren kostua, egiteko prezioa, enpresako baliabide teknikoak eta langileak, lehenago egin dituen gisako obrak, errentagarritasuna, onetsiriko proiektua hobetzen duten konponbide teknikoak.

Orkoienen, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0111887