143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

2002ko prezio publikoen gaineko arauetako eta ordenantza fiskaletako aldaketa hasiera batean onetsirik

Udal honek, 2001eko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen, erregelamenduari jarraikiz:

1. Ondotik heldu diren aldaketak hasiera batean onestea, Burlatako Udalaren 2002ko zerga eta udal tasen ordainarazpenak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan:

1.1. Ondoko ordenantza fiskaletako tarifen eranskinak aldatzea, bilkuraren espedientean dagoen dokumentazioaren arabera, irizpidea delarik, orokorrean, % 5,1 igotzea:

5 zenbakia: Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

6 zenbakia: Autotaxien eta alokatzeko gainerako ibilgailuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

7 zenbakia: Zaintza bereziko zerbitzuak ematea: garraio- ibilgailu handien zirkulazioaren gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

8 zenbakia: Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

9 zenbakia: Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera irekitzeko nahiz eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

10 zenbakia: Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

11 zenbakia: Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondoren altxatzeko eta zaintzeko zerbitzuaren gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

13 zenbakia: Zakurrak biltzeko eta Udalaren zakurtegiko zerbitzuaren gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

14 zenbakia: Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

15 zenbakia: Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

16 zenbakia: Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzua egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

17 zenbakia: Udalaren lokalak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

18 zenbakia: Osasun zerbitzu eta zerbitzu higienikoen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

19 zenbakia: Apartamentu babestuak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

20 zenbakia: Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

21 zenbakia: Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

22 zenbakia: Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

1 zenbakiko araua: Udalaren altzariak eta tresnak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena.

3 zenbakiko araua: Burlatako Udalaren Jubilatuen Etxeko podologia zerbitzuen prezio publikoak arautzen dituena.

1.2. Ordenantza fiskal orokorrean aldaketa egitea, 61. artikuluari testu hau erantsiz: Salbuespenez, toki entitateak baimentzen ahalko du Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 90.etik 92.era bitarteko artikuluetan arautzen diren tributu zorren ordainketak geroratu edo zatikatzeko eskabideetan abala aurkezteko obligazioa etetea, baldintza hauei jarraikiz ematen badira:

-Eskabidea Herriko Etxean aurkeztu beharko da, borondatezko epean ordaintzeko ezarritako epea bukatu baino lehenago.

-Zenbatekoa bortzehun mila (500.000) pezetakoa izanen da gehienez, eta hari borondatezko epea bukatu ondoan egiten diren ordainketetarako aldi bakoitzean ezartzen den errekargua erantsiko zaio.

-Ordainketa geroratu edo zatikatzeko epea urtebetekoa izanen da gehienez.

-Egoera honetan dauden ordainagairiak ez dira premiamendu bidezko dirubilketan tramitatzen ahalko, salbu eta geroratzean edo zatikatzean ezarritako ordainketak betetzen ez direnean.

1.3. Ordezko betearazpenak eta betearazpen aginduak egiteko tasak arautzen dituen 12 zenbakiko ordenantzan aldaketa egitea, ondasunak babestu behar diren kasuetarako.

1.4. Ordenantza fiskaletan pezetatan agertzen diren zenbatekoak euroetara ekartzea.

2. Egun indarra duten gainerako ordenantza fiskalak, hau da, Burlatako Udalaren zergak eta tasak arautzen dituztenak, beren horretan aplikatuko dira 2002an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.

Burlatan, bi mila eta bateko azaroaren hamabian. Alkate udalburua, José Luis Góngora Setuáin.

Iragarkiaren kodea: A0111886