143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E A T X E

2002rako udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak

Leatxeko Udalak, 2001eko urriaren 29ko osoko bilkuran, 2002ko ekitaldirako karga-tasa, indize eta portzentaje hauek ezartzea erabaki zuen:

-Lurraren gaineko kontribuzioa.

Hirilurreko ondasunetarako, urteko % 0,35eko karga-tasa ezarri da, katastroko balioaren gainean.

Landalurreko ondasunetarako, urteko % 0,45eko karga-tasa ezarri da, katastroko balioaren gainean.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako, % 2,5eko karga-tasa ezarri da, eraikuntza, instalazio eta obren burutze materialerako aurrekontuaren gainean.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: % 1,4ko indizea.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, sortzapenaren momentuan lurrak zuen balioaren gainean portzentajerik txikiena aplikatuko da (urte batetik bortzera bitarte: % 2,2; hamar urte bitarte: % 2,1,; hamabortz urte bitarte: % 2,0; hogei urte bitarte: % 2).

Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan, kuotak zehazteko zerga oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra izanen da, % 9koa, hain zuzen.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Leatxen, bi mila eta bateko azaroaren zortzian. Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0111794