143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E A T X E

Ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketak hasiera batean onetsirik, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen baitute

Leatxeko Udalak, 2001eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea espedientean bildutako ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketak, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra har dezaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea amaitu eta erreklamaziorik ez bada, behin betikoz onetsitzat joko dira.

Leatxen, bi mila eta bateko azaroaren zortzian. Alkatea, Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: A0111793