143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

2002rako udal zergetako karga tasa, indize eta portzentajeak

Oibarko Udalak, 2001eko urriaren 31n eginiko bilkuran, 2002ko ekitaldirako karga tasa, indize eta portzentaje hauek ezartzea erabaki zuen:

-Lurren gaineko kontribuzioa:

Hirilurretarako ezartzen den urteko karga tasa: % 0,31, ondasunek katastroan duten balioaren gainean.

Landalurretarako ezartzen den urteko karga tasa: % 0,80, ondasunek katastroan duten balioaren gainean.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: eraikuntza, instalazio eta obren exekuzio materialaren aurrekontuaren gaineko karga tasa ezartzen da, % 2,58 hain zuzen.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: % 1,4 indizea.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, sortzapenaren momentuan lurrak zuen balioaren gainean portzentajerik txikiena aplikatuko da (% 2,2 urte batetik bostera bitarte; % 2,1, hamar urte bitarte; % 2,0 hamabost urte bitarte; % 2 hogei urte bitarte).

Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan, kuotak zehazteko zerga oinarriari aplikatu beharreko karga tasa bakarra izanen da, % 10, hain zuzen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oibarren, bi mila eta bateko azaroaren zortzian. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0111790