143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketa, 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartzeko. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2001eko urriaren 31ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifak aldatzea eta eurotara moldatzea, hori guztia 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.

Oibarren, bi mila eta bateko azaroaren zortzian. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0111789