143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira:

Jabea: De los Santos Praceres, Alcino. Matrikula: GE-5275-P. Sarrera data: 2001-09-17.

Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabortz eguneko epean eremu publikotik kendu eta altxatzeagatik ordaindu beharrekoa kitatu eta ibilgailua Udalaren altxatokitik kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Antsoainen, bi mila eta bateko azaroaren bostean. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: a0111568