143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Hasierako onespena 2000ko ekitaldiko kontuei

Aezkoako Batzar Nagusiak, 2001eko urriaren 4an egin bilkura arruntean, 2000ko ekitaldiko kontuen espedientea onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 305. artikuluan xedatutakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek epe horretan hura aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten. Erreklamaziorik egiten ez bada, kontuak behin betiko onetsita daudela ulertuko da.

Ariben, bi mila eta bateko urriaren hemeretzian. Batzarreko burua, Martín Aróstegui Inda.

Iragarkiaren kodea: A0111509