143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Hasierako onespena lurzati bat soberako lurzati sailkatzeari

Lodosako Udalak, 2001eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du Carcarko errepidea kaleko 103 zenbakian dagoen lur bat soberako lurzati sailkatzea, ondoren zuzenean saltzeko. Lur hori alderdi horretan dago eta seiehun eta berrogeita hemezortzi metro karratu eta hogei dezimetro karratu ditu.

Espedientea hilabeteko epean izanen da jendaurrean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, eta aipatutako epea erreklamaziorik gabe igaroz gero behin betikoz onetsitzat joko da.

Lodosan, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0111507