143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Hasierako onespena lurzati bat soberako lurzati sailkatzeari

Lodosako Udalak, 2001eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du Cuevas de Abajo alderdiko lur bat soberako lurzati sailkatzea, ondoren zuzenean saltzeko. Lur hori alderdi horretan dago (José Antonio Barquín Ruiz jaunaren jabetzakoaren parean) eta berrehun eta hirurogeita hamalau metro karratu eta berrogeita hamazazpi dezimetro karratu ditu.

Espedientea hilabeteko epean izanen da jendaurrean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, eta aipatutako epea erreklamaziorik gabe igaroz gero behin betikoz onetsitzat joko da.

Lodosan, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0111506