143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Eskumenen delegazioa

Udalak, 2001eko urriaren 30ean egin osoko bilkura berezian, honakoa erabaki zuen: "Alkatetzaren esku uztea osoko bilkurari dagozkion eskumen guztiak, uzten ahal direnak, hain zuzen ere Lodosako industrialdeko Udalaren jabetzako lurzatiak besterentzeko. Halaber, osoko bilkurak berretsi egiten ditu Alkatetzak lehenagotik eginiko jarduketa eta besterentze guztiak, osoko bilkuraren eskumenekoak izan arren."

Lodosan, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0111505