143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Abartzuza aldeko (ureztalurra) lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien jabetza hartzea xedatzen duena.

2001eko urriaren 22an, Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emandako Ebazpenaren bidez, xedatu da interesatuei ematea Abartzuza aldeko (ureztalurra) lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien jabetza, Ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Abartzuzako Udaletxean ikusgai daude interesatuen eskura alde horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda.

Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko 1994ko abenduaren 9ko Legearen 60. artikuluak adierazten duenari jarraikiz, Ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesatuek erreklamazioak egin ahalko dituzte finka berrien eduki errealaren eta berrantolamenduaren espedientean agertzen denaren arteko aldea % 3koa baino handiagoa den kasuetan. Erreklamazio horiekin batera perituen irizpena aurkeztu beharko da, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendariari zuzenduko zaizkio eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita bederatzian.-Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús María Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0111465