143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA, JUSTIZI ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Barne zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 1738/2001 Ebazpenaren jakinarazpena egitea. Horregatik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena.

"1738/2001 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Barne zuzendari nagusiak emana, Miguel Macho Ramírez jaunari 20.000 pezetako isuna ezartzen diona, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamendua hausteagatik.

Ikusirik, Foruzaingoak jarritako salaketaren ondorioz Miguel Macho Ramírez jaunari irekitako zehapen espedientea, Iruñean 2001eko uztailaren 12an egin zen zezenketan hurrengoak egiteagatik: arratsaldeko hirugarren zezenari irtenbidea itxi zion nahita eta, horrela, zalditik bereiztea galarazi zuen.

Kontuan harturik:

1. Zehapen espedientearen prozeduran Ikuskizun Publiko eta Josteta Jarduerei buruzko Foru Legearen 28.2 artikuluak arau-hauste arinak zehatzeko ezarritako prozeduraren tramiteak egin da eta salatuak ez du alegaziorik aurkeztu.

2. Salatutako egitateak ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 69.4. artikuluan xedatutakoaren aurkako arau-haustetzat hartu dira. Bertako 95.4.e) artikuluak arintzat jotzen du arau-hauste hori eta 10.000tik 75.000 pezetara arteko isuna dagokiola xedatzen da.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Zezen Ikuskizunen Erregelamenduaren 99. artikuluan xedatutakoaren babesean eta Lehendakaritza, Justizi eta Barne kontseilariak urriaren 13an eman 204/1999 Foru Aginduaren bidez delegatuak ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Miguel Macho Ramírez jaunari (75.357.989 NANa) 20.000 pezetako isuna ezartzea.

2. Isunaren zenbatekoa edozein banku edo aurrezki kutxatan ordaindu beharko da ordainketa-gutunaren bidez. Gutun hori Barne Zuzendaritza Nagusian hartzen ahal da (Karlos III.a etorb., 2 - 31002 Iruña).

3. Ebazpen hau Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Miguel Macho Ramírez jaunari jakinaraztea, ohartaraziz haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluen arabera, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamabostean.-Barne zuzendari nagusia. Alfredo González Echarren."

Iragarkiaren kodea: A0111365