143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

212/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Museoaren Lagunen Elkarteko kideentzat prezio-salbuespen eta deskontuak onesten dituena, eskuzabaltasunez emandako laguntzaren ordainez.

Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atalak txostena egin du eta bertan proposatu tasa-salbuespenak eta deskontuak egitea; hori ikusirik, elkarte horretako kideentzat zenbait onura baimentzea gomendatzen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasak eta prezio publikoak arautzen dituen martxoaren 27ko 71/2001 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

AGINDU DUT:

Nafarroako Museoaren Lagunen Elkarteko kideentzat ondoko onurak baimentzea:

Nafarroako Museoak jendearentzat oro har antolatzen dituen jardueretan % 10eko deskontua.

Nafarroako Museoko dendan saltzen diren gauzetan % 10eko deskontua.

Nafarroako Museoaren argitalpenetan % 15eko deskontua.

Vianako Printzea Erakundearen argitalpenetan % 15eko deskontua.

Nafarroako Museoan sarrera dohainik izanen dute bazkide numerarioek, bazkide babesleen kasuan laguntzaile batek eta ohorezko bazkideen kasuan bi laguntzailek.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atalari eta Administrazio Orokorreko Bulegoari, eta aipatu elkarteko buruari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren zortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0111466