143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

292/2001 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Fustiñana eta Ribaforadako Udalei entzunaldia ematen diena, Fustiñana eta Ribaforadako udal mugapeen aldaketari buruzko espedientearen barruan. Ribaforadako La Solana dermioa Fustiñanako El Quebrado dermioko eremu berarekin trukatzekoa da.

Martxoaren 24ko 74/2001 Foru Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion Fustiñana eta Ribaforadako udal mugapeen aldaketari buruzko espedienteari. Ribaforadako La Solana dermioa Fustiñanako El Quebrado dermioko eremu berarekin trukatzekoa zen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17. artikuluak arautzen du udal mugapeak aldatzeko prozesuetan segitu beharreko prozedura. Horretarako, 2. idatz-zatiaren a) eta b) lerroaldeetan ezartzen du espedientea jendaurrean jarri behar dela bi hilabetetan gutxienez, eta epe horretan berean entzunaldia emanen zaiela prozesuak ukitutako udalei.

Uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Biztanleriaren eta Toki Erakundeetako Lurralde-mugaketaren erregelamenduaren 14.1 artikuluari jarraituz, espedientean jaso da aldatu den lurraldearen planoa, muga berriak zehazturik, bai eta proposatutako aldaketaren arrazoiak ere. Izan ere, administrazioaren aldetik aldaketa hori egitea komeni da, udal mugapeak errealitate fisikora egokitu asmo dira eta, zerbitzuak hobetuz eta kudeatzeko gaitasuna handituz, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 13. artikuluko a), b) eta c) letretan xedaturikoarekin bat. Horretaz gain, eskatzen ziren gainerako agiriak ere aurkeztu dira.

Horiek horrela, eta aurrekoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Fustiñana eta Ribaforadako Udalei entzunaldia ematea, Fustiñana eta Ribaforadako udal mugapeen aldaketari buruzko espedientearen barruan. Ribaforadako La Solana dermioa Fustiñanako El Quebrado dermioko eremu berarekin trukatzekoa da.

2. Aditzera ematea jendaurreko eta entzunaldiko tramiteetarako epea bi hilabetekoa izanen dela Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Horretarako, espedientea aztergai egonen da aurreko puntuan aipatutako entitateen bulegoetan eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuan (Tomás Caballero parkea, 1-3.a).

3. Foru Agindu hau toki entitate horiei jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamalauan.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0111905