143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

277/2001 FORU AGINDUA, irailaren 7koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala sortzeko espedientea jendaurrean jartzen duena.

Ikusirik Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala sortzeko egindako eskaera eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko zerbitzu juridikoek egindako txostena, non azaltzen baita aurkezturiko dokumentazioa Lanbide Elkargoei buruzko Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuaren 6. artikuluan eskaturikoaren araberakoa dela.

Nafarroako Lanbide Elkargoen Erregelamendua onesten duen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoarekin bat, aditzera ematen da elkargo horretako partaide izateko eskatzen den titulazio ofiziala fisioterapiako diplomaturari dagokiona dela, abenduaren 12ko 2965/1980 Errege Dekretuaren eta hori garatzen duten arauen arabera.

Fisioterapiako diplomadunak 1973ko apirilaren 26ko Aginduan zehazturiko lanbide jardueretan aritu ahalko dira.

Hori guztia kontuan harturik, aplikatu beharreko arauek ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala sortzeko espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita.

2. Horretarako, espedientea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridiko eta Administratiboaren Atalean egonen da ikusgai (Iruñeko Karlos III.a etorbidea, 2, beheko solairua), epe horretan interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten idatziz.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru Agindu hau Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzura igortzea.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren zazpian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: a0111541