143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1970/2001 EBAZPENA, azaroaren 19koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Agoitz, Lizarra, Tafalla eta Tuterako epaitegien eta Nafarroako Justizia Jauregiaren segurtasun eta zainketa zerbitzuak 2002. urterako kontratatzeko espedientea onesten duena.

Barne zuzendari nagusiak azaroaren 19an emandako Ebazpen honen bidez lizitaziorako dei egin da, Agoitz, Lizarra, Tafalla eta Tuterako epaitegien eta Nafarroako Justizia Jauregiaren segurtasun eta zainketa zerbitzuak 2002. urterako kontratatzeko.

Xedea: Agoitz, Lizarra, Tafalla eta Tuterako epaitegien eta Nafarroako Justizia Jauregiaren segurtasun eta zainketa zerbitzuak.

Adjudikatzeko prozedura eta modua: lehiaketa publikoaren bidezko prozedura irekia. Espedientearen presako tramitazioa.

Aurrekontua: 40.000.000 pezeta (BEZa barne), 240.404,84 euro.

Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2001eko abenduaren 10eko 14:30ak arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña).

Enpresarien sailkapena: III. taldea, 2. azpitaldea, B kategoria.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: jendaurreko ekitaldian, 2001eko abenduaren 20ko 14:00etan, Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan (Karlos III.a etorbidea, 2, beheko solairua, Iruña).

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, Barne Zuzendaritza Nagusian.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hemeretzian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.

Iragarkiaren kodea: a0112081