143. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

318/2001 FORU DEKRETUA, azaroaren 5ekoa, maiatzaren 23ko 103/1994 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru Dekretu horren bidez Nafarroan nekazaritzako elikagaien artisautza arautu zen.

Enpresa bati, artisautzat jotzen bada, Nafarroan nekazaritzako elikagaien artisautza arautzen duen maiatzaren 23ko 103/1994 Foru Dekretuko 6.4.a) artikuluan xedaturikoarekin bat, baimena ematen zaio berak bakarrik "Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Artisautza" esaera erabiltzeko eta merkatuan produktuak eta saltokia ezagutarazteko bereizgarri bat ere bai.

Horri dagokionez, Nekazaritzako Elikagaien Artisautzako Batzordeak 103/1994 Foru Dekretuko 6.4.a) artikulua alda dadila proposatu du, enpresak berak modu artisau batean eta bere instalazioetan egiten dituen produktuekin bakarrik erabil ahal daitezen esaera eta bereizgarri horiek.

Proposatu den neurri horrekin batzuetan kontsumitzaileen nahasmendua saihesten ahal dela kontuan hartuz, bidezko da hori onartu eta Foru Dekretu horren testuan sartzea.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko azaroaren bosteko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroan nekazaritzako elikagaien artisautza arautzen duen maiatzaren 23ko 103/1994 Foru Dekretuko 6. artikulua aldatzea. Artikulu horretako 4. idatz-zatiko a) letrari beste lerroalde bat erantsiko zaio, testu hau edukiko duena:

"Esaera hori, edo enpresa artisautzat joa dela adierazten duen beste edozein, eta bereizgarri hori enpresak berak bere instalazioetan modu artisau batean eginiko produktuen zabalkunde, publizitate, agiri edo etiketetan bakarrik erabiltzen ahalko dira".

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Baimena ematen zaio Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari Foru Dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0111769