I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
796/2001 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Eskuhartze Atalaren Caparrosoko silorako igogailu bat erosi eta instalatzeko hornidura lehiaketa bidez kontratatzea xedatzen duena.
1.-Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.
b) Espedientea izapidatu duen egoitza: Kontratazio eta Aseguruen Atala.
c) Espediente zenbakia: 77/2001.
2.-Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskripzioa: Caparrosoko silorako igogailu bat erosi eta instalatzeko hornidura.
b) Eman beharreko unitate kopurua: bat.
c) Loteak eta kopurua: lote bakarra.
d) Emateko tokia: Caparrosoko siloa, Geltokiko auzunea, z.g., Caparroso.
e) Emateko epea: horniketarako gehieneko epea 30 egun dira.
3.-Izapidaketa, prozedura eta esleipen mota.
a) Izapidaketa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Mota: lehiaketa.
4.-Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko osoa: 45.995,46 euro (7.653.000 pezeta), BEZa barne.
5.-Bermeak: baldintza pleguan eskatutakoak.
Behin-behinekoa: ez da eskatuko.
6.-Dokumentazioa eta argibideak nola jaso:
a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atala.
b) Helbidea: Yanguas y Miranda karrika, 27, 2.a.
c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31003.
d) Telefonoa: 948-422972.
e) Telefaxa: 948-422968.
f) Internet: http://www.cfnavarra.es/suministros
g) Dokumentazioa eta argibideak jasotzeko mugaeguna: aurkezteko epea bukatzen den eguna.
7.-Kontratistaren berariazko betebeharrak: baldintza pleguan eskatutakoak.
8.-Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko abenduaren 17a arte.
b) Aurkezteko tokia: Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Erregistroa (Karlos III.a etorbidea, 4, 31002 Iruña).
c) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza pleguan azaltzen direnak.
d) Aldaeren onarpena: bestelako konponbide, aldaera edo alternatibarik ez da onartuko.
9.-Eskaintzak irekitzeko tokia eta egun-orduak.
a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atalaren bulegoak.
b) Helbidea: Yanguas y Miranda karrika, 27, 2.a.
c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31003.
d) Eguna: 2001eko abenduaren 27a.
e) Ordua: 10:00ak.
10.-Bestelako argibideak.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamahiruan.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.
Iragarkiaren kodea: a0111830