140. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

795/2001 EBAZPENA, azaroaren 13koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Autoen Xafla eta Pintura arloko Lanerako Prestatzeko Tailerrerako dotazio eta ekipoak, bi lotetan, erosi eta instalatzeko hornidura lehiaketa bidez kontratatzea xedatzen duena.

1.-Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatu duen egoitza: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 61/2001.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskripzioa: Autoen Xafla eta Pintura arloko Lanerako Prestatzeko Tailerrerako dotazio eta ekipoak, bi lotetan, erosi eta instalatzeko hornidura.

b) Eman beharreko unitate kopurua: baldintza pleguan adierazitakoak.

c) Loteak eta kopurua:

1. lotea:

A) Pinturarako labe kabina bat, PB-7S modeloa, eta behar den bezala funtzionatzeko instalazioa.

B) Prestatu eta lixatzeko postuak (4 postu) eta behar den bezala funtzionatzeko instalazioa.

C) Pintura prestatu, pistolak garbitu eta biltegi gisa erabiltzeko ekipamendua eta behar den bezala funtzionatzeko instalazioa.

2. lotea: erreprodukzio ekipo didaktikoa.

-1 telebista.

-1 bideo erreproduktore.

-1 mahai, biak paratzeko.

d) Emateko tokia: Automozio eta Birtziklapen Zentroa, Xafla eta Pintura arloko Tailerrak, Gipuzkoako errepidea, 16. 31195 Aitzoain.

e) Emateko epea: horniketarako gehieneko epea 30 egun dira.

3.-Izapidaketa, prozedura eta esleipen mota.

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Mota: lehiaketa.

4.-Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko osoa: 54.992,61 euro (9.150.000 pezeta), BEZa barne.

Lote bakoitzaren aurrekontua (BEZa barne):

1. lotea: 54.091,09 euro (9.000.000 pezeta).

2. lotea: 901,52 euro (150.000 pezeta).

5.-Bermeak: baldintza pleguan eskatutakoak.

Behin-behinekoa: ez da eskatuko.

6.-Dokumentazioa eta argibideak nola jaso:

a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

b) Helbidea: Yanguas y Miranda karrika, 27, 2.a.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31003.

d) Telefonoa: 948-422972.

e) Telefaxa: 948-422968.

f) Internet: http://www.cfnavarra.es/suministros

g) Dokumentazioa eta argibideak jasotzeko mugaeguna: aurkezteko epea bukatzen den eguna.

7.-Kontratistaren berariazko betebeharrak: baldintza pleguan eskatutakoak.

8.-Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko abenduaren 17a arte.

b) Aurkezteko tokia: Ekonomi eta Ogasun Departamentuko Erregistroa (Karlos III.a etorbidea, 4, 31002 Iruña).

c) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza pleguan azaltzen direnak.

d) Aldaeren onarpena: bestelako konponbide, aldaera edo alternatibarik ez da onartuko.

9.-Eskaintzak irekitzeko tokia eta egun-orduak.

a) Entitatea: Kontratazio eta Aseguruen Atalaren bulegoak.

b) Helbidea: Yanguas y Miranda karrika, 27, 2.a.

c) Herria eta posta kodea: Iruña, 31003.

d) Eguna: 2001eko abenduaren 27a.

e) Ordua: 09:00ak.

10.-Bestelako argibideak.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamahiruan.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: a0111829