140. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

405/2001 FORU AGINDUA, urriaren 26koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Berriozarko "Mendialdea" H.L.H.I.P. / D.B.H.I.ko eskola garraioaren 6. ibilbidea 2001-2002 ikasturterako kontratatzeko espedientea prozedura negoziatuaren bidez ebazten duena.

Ikusirik Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena, proposatzen baitu aipaturiko zerbitzuaren kontratazioa arautuko duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak onestea, eta zerbitzu hori Foru Agindu honetan azaltzen den enpresari adjudikatzea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeak emandako eskurantzen arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta 2001eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 19/2000 Foru Legeko 33.1 artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Berriozarko "Mendialdea" H.L.H.I.P./D.B.H.I.ko eskola garraioaren 6. ibilbideko zerbitzua kontratatzeko administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak onestea.

2. Eskola garraioko zerbitzua enpresa honi adjudikatzea:

-Berriozarko "Mendialdea" H.L.H.I.P./D.B.H.I., Andrés Urdánoz Jimeno jaunari; eguneko 51,94 euro (8.642 pezeta), BEZa barne.

3. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren tramiteak egin ditzala adjudikazio kontratua formalizatu eta erregelamenduaren araberako bermea jar dadin.

4. Andrés Urdánoz Jimeno jaunarekin egindako kontratuaren ondoriozko gastua baimentzea: 3.739,64 eurokoa (622.224 pezeta) izanen dira guztira 2001-2002 ikasturteko lehen lauhilekorako, eta departamenturako indarra duen gastuen aurrekontuko "Eskola garraioa" izeneko 41620-2230-425200 kontusailaren bizkar ordainduko da. 2002eko urtarrila-ekaina aldirako kostua 5.501,70 eurokoa (898.768 pezeta) izanen da guztira, 2002ko aurrekontuan gaitzen den kontusailaren kargura.

5. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

6. Foru Agindu hau igortzea adjudikazioa hartu duen garraio enpresari, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zerbitzuari, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita seian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: a0111309