III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A S T E J O N
2002. urteko ordenantza fiskalen aldaketa. Hasierako onespena
Castejongo Udalak, 2001eko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza hauen aldaketa:
1.-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen Ordenantza fiskala.
2.-Establezimenduak ireki eta eskuz aldatzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
3.-Estolderiaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
4.-Tuterako ospitalera eta anbulatoriora eramateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.
5.-Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzeko eta eremu publikoan zorua nola edo hala mugitzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
6.-Udalaren kiroldegiko instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
7.-Ur edangarriaren horniduraren eta banaketaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
8.-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
9.-Ibilgailuak espaloietan barna atera eta sartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
10.-Legarra, harea, lurra, harria eta bestelako materialak ateratzearren herrilurrak lagatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
11.-Hilerriko zerbitzu eta jardueren tasak eta hilerriarekin zerikusia izanik Udalak egiten dituen bestelako zerbitzuenak arautzen dituen ordenantza fiskala.
12.-Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
13.-Zaborrak eta obra-hondakinak bildu eta botatzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
14.-Azokako zerbitzu eta instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
15.-Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.
16.-Kultur Etxean egiten diren ikastaroen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
17.-Kirol eta kultur ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.
18.-0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako eta laguntza zerbitzuko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.
19.-Udal zinema zerbitzuko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, 30 eguneko jendaurreko epea hasiko da, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.
Castejonen, bi mila eta bateko urriaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: A0111489