III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
C A S T E J O N
2002. urteko karga tasak
Castejongo Udalak, 2001eko urriaren 26an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarriarekin bat:
1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga tasa finkatzea: % 0,3536 izanen da.
2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga tasa finkatzea: % 0,8 izanen da.
3. Udalaren kuotei % 1,4 indizea aplikatuko zaie, Jarduera ekonomikoen gaineko zergan.
4. Zergaren zerga oinarria zehazteko % 2,452ko eguneratze portzentaje bakarra onestea, eta kuotak zehazteko zerga oinarriari aplikatu beharreko karga- tasa bakarra % 8an ezartzea.
5. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko, % 4,25eko karga tasa ezartzea.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Castejonen, bi mila eta bateko urriaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.
Iragarkiaren kodea: A0111488