III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A G O I T Z
2002ko karga tasak onetsirik
Udalak, 2001eko urriaren 18an egin bilkuran, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko diren karga tasak onetsi ditu.
Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,40.
Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,80.
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 4.
Lurren balio igoeraren gaineko zerga: legez ezarritako gutxienekoa.
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizea: 1,2.
Agoitzen, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamarrean. Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.
Iragarkiaren kodea: A0111486