140. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R D I A I N

Urdiaingo Hirilurreko balorazio txosteneko aldaketa. Behin betiko onespena

2001eko abuztuaren 28an onetsi zen, behin betikoz, Urdiaingo Hirilurreko ondasunen balorazio txosteneko aldaketa, 2000ko azaroaren 24an onetsia.

Urdiainen eginen den industrialdeak ukituko dituen lurrei buruzkoa da aldaketa, lur horiek aipatu txostenetik atera baitira tramitatzen ari den Plan Sektoriala behin betikoz onetsi bitartean.

Aditzera ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Urdiainen, bi mila eta bateko urriaren hemezortzian. Alkatea, Iñigo Etxeberria Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0111454