III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
J A I T Z
Udal Plana hasiera batez onetsirik
Jaizko Udalak, 2001eko urriaren 26an egin osoko bilkuran, legez eskatutako quorumarekin hartu zuen, besteak beste, erabaki hau:
Hasiera batez onestea Jaizko Hirigintzako Udal Plana, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 115.2 artikuluan xedatuarekin bat, jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.
Jaitzen, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamarrean. Alkatea, Ana María Soto Sotil.
Iragarkiaren kodea: A0111453