III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Egoiliar txartelaren tasa itzultzeko eskaera ukatzea
Hiritarren Babeserako alorreko zinegotziak eman ebazpena, ondotik azaltzen dena, jakinarazterik izan ez denez, honen bitartez argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean, Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko:
"Ikusirik Begoña Lecea López andreak aurkeztutako idatzia, egoiliar txartelagatik ordaindutako tasa itzultzeko eskatzen duena, ebatzi dut eskatutakoa ukatzea, Aparkatze mugatu eta murriztuko eremuetan trakzio mekanikoko ibilgailuak aparkatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko 2.a) artikuluak aipatzen baitu txartel hori luzatzea zergapeko egitatea dela."
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamaikan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0111446