III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
UHARTE-ARAKIL
Aurrekontuko 4/2001 aldaketa hasiera batez onetsirik
Uharte-Arakilgo Udalak, 2001eko urriaren 24an egin osoko bilkuran, behar den gehiengoarekin erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko aldaketa hau:
Kreditu berezia.
Gastuetako kontusaila: 58169200. Laneko, S.A.L.en kuotetan parte hartzea: 3.159.589 pezeta.
Finantziazioko kontusaila: 87000. Diruzaintzako gerakina: 3.159.589 pezeta.
Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoarekin bat, kreditu bereziari buruzko espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunetan, bidezko juzgatzen diren alegazioak egin daitezen.
Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legediarekin bat.
Uharte-Arakilen, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamarrean. Alkatea, Juan José Orbegozo Beraza.
Iragarkiaren kodea: A0111423