140. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

UHARTE-ARAKIL

Aurrekontuko 2/2001 aldaketa hasiera batez onetsirik

Uharte-Arakilgo Udalak, 2001eko urriaren 24an egin osoko bilkuran, behar den gehiengoarekin erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko aldaketa hau:

Kreditu berezia.

Gastuetako kontusaila: 433.6210. Luminaria berriak: 436.543 pezeta.

Finantziazioko kontusaila: 87000. Diruzaintzako gerakina: 436.543 pezeta.

Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoarekin bat, kreditu bereziari buruzko espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunetan, bidezko juzgatzen diren alegazioak egin daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legediarekin bat.

Uharte-Arakilen, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamarrean. Alkatea, Juan José Orbegozo Beraza.

Iragarkiaren kodea: A0111421