140. ALDIZKARIA - 2001eko azaroaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

UHARTE-ARAKIL

Aurrekontuko 1/2001 aldaketa behin betikoz onetsirik

Uharte-Arakilgo Udalak, 2001eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, behar den gehiengoarekin erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko 1/2001 aldaketa, kreditu bereziari buruzkoa.

Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoarekin bat, kreditu bereziari buruzko espedientea jendaurrean egon zen, hamabost egun baliodunetan, iragarkia 2001eko irailaren 5ean 108. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren. Inork ez zuen erreklamaziorik aurkeztu eta, beraz, behin betikoz onetsitzat jotzen da, aipatu Legeko 214 eta 202. artikuluetan ezarriarekin bat.

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legediarekin bat.

Uharte-Arakilen, bi mila eta bateko urriaren hogeita hamarrean. Alkatea, Juan José Orbegozo Beraza.

Iragarkiaren kodea: A0111420